Kultura - Hezkuntza - Gizarteratzea
Nire usteak.....
Kultura: Leku jakin batean duten bizitzeko modua da, bertako ohiturak, hizkuntza, jakintzak, baloreak, sinismenak, izateko erak.... definitu edo zehaztuko du kultura, hauek aldatzen diren heinean, kultura ere aldatzen joango da, hau dela eta, munduan zehar kultura desberdinak daude, bakoitza bere balore eta bizi moduekin batera datozenak.
Hezkuntza: Jakintzen transmisioa da, edukiak, baloreak, ohiturak....barneratzen ditu, leku jakin batean dagoen kulturan oinarritzen da. Hezkuntza ez da eskolak helarazten digun eduki edo jakintzetara mugatzen soilik, hezkuntza zabalagoa da, bakoitzaren inguruak eta esperientziek ere parte hartzen dute irakaskuntzan, bakoitzaren hezkuntza partikularragoa bilakatuz.
Gizarteratzea: Gizakia gizartearen partaide bilakatzea bertako arauak eta kultura barneratuz. Hezkuntzaren bidez, gizarte jakin bateko kulturaren jabe egiten zara, hauek barneratzen diren heinean gizarte kide bat bihurtuz, beste partaide bat.
Kultura, hezkuntza eta gizarteratze kontzeptuak elkar lotuak doaz, banandu ezinak dira, batak bestea baldintzatu eta bultzatzen du aldi berean. Gizartea, kulturaz osatzen da; hezkuntza, honen transmisioaz arduratzen da baita gizarte bakoitzeko kulturaren iraupena mantentzeaz eta helburu nagusi bezala gizakia gizarteratzea izango du.