Ez
dakit oso ondo nondik hasi, ez dut nire hausnarketak idazteko
ohiturarik, denak egoera berdinean gaudelakoan nago. Nire burua pixka
bat galduta ikusten dut. Magisteritzara apuntatu nintzen Unibertsitatera
sartzeko aukerarik izango nuen jakiteko eta begira non nagoen, egunero
klasera joaten. Ikasteko mentalizatu gabe hasi nintzen, nire lana utzi
beharra izan dut eta bizi modua zeharo aldatu, okerrena, Donostitik
atera gabe egotea izan da, nik, askotan oxigenatzea behar baitut.....
Ikasketak
gogo askokin hartu nituen, ez nekien zer, ezta nola ematen ziren
klaseak, jakin min asko nuen. Lehenengo lauhilabetetan teoria asko eman
genuen, irakaskuntza mota ezberdinak eta historian zehar izandako
garapena edo eboluzioa, baita, gizartea nola aldatu den ere ikusi dugu
eta behar berriak nola sortu diren. Bigarren lauhilabetean curriculuma
aurkeztu gaituzte, irakaskuntzako "biblia" dena, zer, non, nola,
zertarako, zergaitik....galderen erantzuna duen txosten sakratua,
jarraitu eta bete beharrekoa.
Ikusi
dudanagatik, irakaskuntza, aldatu, aldatu da bai, bai metodo baita gai
aldetik ere, nire ikas garaiak kontutan hartzen baditut, baina gauza
asko modu berdinean jarraitzen dutelakoan nago. Irakaskuntza eta eskola
desberdinak erakusten gaituzue, ikas komunitateak, inklusiboa....eta
gero curriculumaren inguruan hitz egiterakoan, hau, alda ezina eta bete
beharrekoa dela aldarrikatu. Badakit eskola edo herrialde bakoitzak
curriculuma bere ingurura moldatzen duela, bere beharretara egokituz,
baina azken finean, denak bete beharreko gaiak eta prozedurak markatzen
dituzte. Beraz, metodologia edo ikasgaiak emateko moduan bakarrik
dagoela askatasuna iruditzen zait, hori, honela bada, ez da gutxi,
klaseak gidatu eta moldatzeko askatasuna edukitzea, irudimena eta motibazioa landuz, ahal den moduan ikasleak aurrera atera daitezen bultzatzea, hortan datza gakoa.
Beste
kontraesan batek ere arduratzen nau. Ebaluazioak. Teoriaz gain, askotan
hitz egin dugu irakaskuntza pertsonalizatuaren inguruan, bakoitzaren
gaitasunak kontutan hartu behar direla, denbora eman eta lagundu,
haurrak motibatu, denak gai direla adierazi eta hortan saiatu....Formula
edo eredu hauek noiz arte dira egokiak?? Noiz pasatzen gara ebaluazio
zorrotzera ????
Ebaluazioak
beharrezkoak dira bai, haurrak zein maila duten erakusten dute, eskolak
bere helburuak betetzen dituen.....baina, maila batetik aurrera,
ebaluazio hauek nota hutsean geratzen direla uste dut eta gure
"ebaluazio positiboaren" ideia galdu egiten dela. Ebaluazioak,
azterketak eta notak deuseztea ezinezkoa dela badakit, nolabait ere
ebaluatu beharra dago eta honek azken finean, notaren garrantzia dakar
berarekin, hau izango baita zure ahalmenak neurtuko dituen tresna, zure
etorkizuna erabakiko duena, ez zure patuak soilik. Bestalde, askotan, esfortzua ebaluazioaren eskutik doa, elkar lotuak daude zoritxarrez; maiz, esfortzu minimoan geratuko ginateke, egia da, ebaluatuko ez bagintuzte.
Magisteritzan,
gai guzti hauek eman eta ukitzeak beharrezkoak direla badakit,
aurkitu gaitezkenarekin harremanetan jartzea da helburua; errealitatea
erakustea bestetik. Gustoko ditudan metodo edo eskola motekin egin
daitekeena irudikatu edo amesten errez hastekoa naizela da arazoa, eta
gero hor dator zaplaztekoa. Askotan utopiak erakusten dizkigutela
iruditzen zait, irudimena landu eta ikuspuntuak irekitzeko balio du
behintzat, amestu eta gauzak hobe egin daitezkela pentsaraztea, gero
errealitatearekin aurrez- aurre topo egin behar badugu ere.
Hemen doa bitxikeria bat, eskolari, kritika labur eta arin bat egiten zaio, badirudi inguru guztietan arazoak berdinak direla. (doblajea ezin du okerragoa izan).
http://vimeo.com/31109679
Bideoak, hezkuntza zahartuta dagoela dio, ni iritzi berekoa naiz. Hezkuntza, gizartean oinarritutako instituzio bat izan da, gizartearen beharrak asetu eta bertan murgiltzen laguntzen gaituen tresna, gizarteratuko gaituena. Mundua eta gizartea asko aldatu dira, aldaketak ziztu bizian doaz, bizitzeko era eta beharrak zeharo aldatu dira baina hezkuntza, irakasteko era, "estankatua", modu berean dirau oraindik, aldaketa nabarmenik gabe.
Bideoak, eskola fabrika moduan azaltzen du, pertsona guziak perfil berarekin ateratzen gara, denak uniformeak gara. Garai batean hau izan zen helburu nagusia, denak hezkuntzarako eskubidea edukitzea eskatzen zutenean, denak berdintasun eta aukera berak edukitzea lortu nahi zenean. Garaiak pasa ahala, hezkuntza perfil berarekin jarraitzen dugu, berdintasuna eta homegeneizazioa nagusi, erkidegoaren arabera, aldaketa txiki batzuk berizten gaituztelarik.
Ez dakit hau aldatu daitekeen, gizartea jada finkaturik eta indarturik baitago, geu ere oso gizarteratuak gaude, bertako arau eta legeak, zuzen eta zehatz betetzen ditugu, "horrela dira gauzak" esaten dugu, "horrela da bizitza" sinistu edo asimilatu, ez dugu beste gizarte desberdin bat ezagutu edo edukitzeko aukera izan, "ésto es lo que hay" oso ongi barneratua dugu, gehiegi agian.
Hau horrela delarik, irakaskuntza arloan aritzeko asmotan bagara, gure erronka, aldaketa txikietan pentsatzea eta lantzea dela uste dut, eskura ditugun tresnak erabiliz eta aurretik finkaturik dagoena hobetzen saiatuz.
Gaur egungo egoerak ez du asko laguntzen, "krisi" hitza denen ahotan dago, murrizketa hitza denen buruan, beldurraren usaina nonahi nabaria da, telebista, prentsa, berriak... beren lana ondo burutzen ari dira, betiko moduan, gobernuari komeni zaiona denei sinisterazten, gobernuak hartzen dituen neurriak justifikatuz. Bapatean, futbolak edo beste edozein aitzakik hartzen du "protagonismoa", orain arazoa beste bat da, Athletikek galdu du.....gure kezkak desbideratu dituzte, gu, utzi gara; bestalde, jada udara da, eguzki izpiak itsutzen gaitu, herriko jaien musika belarrietara iristen zaigu , goazen ondo pasa eta disfrutatzera, bihar pentsatuko dugu....bihar egingo dugu. Total, dena egoera berdinean jarraituko du.
Mundua metiko martxan biraka doan bitartean, gure lana ikasgela barruan hasi eta irakaskuntza hobetzen saiatzea da. Niri asko gustatu zaidan eredua Ikas kominitateena izan da. Bertan, matematikako klase bat ikusteko aukera izan dut, ordu bat soilik, lastima, baina asko gustatu zitzaidan. "Ikasleak gaitasunaren arabera ikasten dute" esaldiari zentzua hartu nion, zuzenean ikusi nuen lantzen duten sistema, ikasleari ikasketa edo ariketak pertsonalizatuak jarriz. Bestalde, irakaskuntza dialogikoa ere oso interesgarria iruditu zitzaidan, hau da, haurrak parte hartzen zuten, eskua altxa eta galdetuz, beldurrik gabe ariketak azaltzeko orduan, besteen aurrean hitz egiteko arazorik gabe, lotsa edo urduritasun izpirik gabe.
Irakaskuntza horrela izan beharko luke beti (irakaskuntzatik kanpo ere). Orain arte eman dugun teorian, ikastetxetako eredua, ikusmolde eraikitzailean oinarritzen dela diote. Haurrak, pertsona aktibo bezala ikusis eta hauen gaitasunen arabera irakatsiz eta jokatuz; irakaslea bitartekaria da, ikaslea eta hauen ikasketak bideratuko dituena, zubiak eraikitzen lagunduko diona. Teoria, argi dut baina ez dakit ikasitako guzti hau praktikara eramaten ote den. Datorren urtean, egingo ditugun praktiketan zerbait ikusteko aukera izango dugu, testigu zuzenak bilakatuz, ikasitakoa teoria hutsean geratzen den ala errealitatean aplikatzen den aztertuz, bitartan, gai honi buruzko nire kritikak amaitutzat emango ditut.
Metodologia eta irakaskuntza aplikatzeko moduaz gain, unitate didaktikoan, hasera batean hainbeste kritikatu dudan curriculuma ezagutu eta bere funtzioa ulertzera gerturatu naizela uste dut. Haseran, curriculuma, arazo bat bezala ikusten nuen, gure gizarteko lege eta ohituren moduan, betebehar eta mugitu edo ikutu ezinak ziren arau eta legediak izango bailira. Bapatean, denak adostuta, gogor, indar handiarekin aurkeztu zeniguten curriculuma, irakaskuntzako liburu sakratua, genituen ikasgai guzietan bisitan zetorrelarik, egunero, klaseko kide baten antzera, baina honek asko zuen esateko.
Curriculumaren inguruan genituen aurre ideien eraginez eta eduki genuen aurkezpen bortitz horrekin, ez zidan batere ondo erori. Traba moduan ikusten nuen, berak zihoena beti egin behar zen , bere arauak bete, bere eduki, prozedura, helburu, irizpide..... denari "amen" esan. Gainera, irakasleen esaldietako bat zera zen: "curriculumak dioena bete behar da, berak adierazten du egitekoa". Beraz, nire buruak ez zuen ulertzen zertarako ematen zeniguten hainbeste teoria irakaskuntza mota desberdinen inguruan, hainbeste filosofia, hainbeste eredu idealista, zertarako utopia aurkeztu ezinezkoa bada ?????
Unitate didaktikoak hau ulertzera lagundu nau, curriculumari zentzua bilatzera. Hasera batetik, curriculuman oinarritu izan beharrak gara, edukiak, prozedurak, helburuak edo konpetentziak.... gure unitatearentzako aukeratuz. Oraindik orduan galdua nenbilen. Beranduago, matematikako ariketen aukeraketa egiterakoan; eta ariketa hauek jarritako eduki, prozedura, helburuekin.... bat zetozen ala ez begiratzerakoan, loturak egiten hasi nintzen. Lotura hauek, laguntza gidakin indartu ziren, lotura zuzena zuela ikusi nuen, curriculuma gida moduko tresna laguntzaile bat dela, aukibide eta guzi, gure laneko haurren adinaren eta gaitasunen arabera gidatzen baitizu, dena daki.
Orain, curriculumari eskerrak eman behar dizkiodala uste dut, unitate didaktikoa egiten lagundu eta gidatu digulako. Nola egin eta zertan oinarritu ez badakizu, hau da, gure moduan batez ere, ezer ez badakizu. Egia esan ez dakit unitatea ondo egin dugun ala ez, ez zait batere erraza egin ibilbidea, ulertzea kostatu zait eta nekez aurkitu ditut erantzunak. Baina egina dago eta oso aberasgarria iruditu zait, lan gogorra, gauz asko kontuan hartzekoak baititu eta hoberena, teoria praktikara eraman dugula da, eta zer esanik ez curriculumari buruz, kide bat gehiago bilakatu da, gida moduan badaere, denbora luzean, gure bizitzako partaide izango denaren susmoa dut.
Faltan botatzen dudana, ikasi edo emandako guzia zuzenean ikustea da, eskoletan. Hurrengo urtean aukera hori dugu, kriston gogoak dauzkat, praktika horiek esango baitigute zer den berez eskoletan ematen dena eta nola, ikasitakoarekin bat datozen ala ez, curriculuma betetzen den ala gida hutsean geratzen den, ikaskuntza aldatu den ala zaharkitua dagoen, irakaskuntza aldatu edo hobetu dezakegun...... galdera sorta mordoa, behatuz erantzuteko.
Urte honetan asko ikasi dudala uste dut, ezer jakin barik sartu nintzen, ez nekien nola zen egungo irakaskuntza. Orain gutxienez, badakit nondikan doazen gauzak, irakaskuntzaren inguruan iritzi gehiago eta landuagoak dauzkat, kriterio edo irizpide bat erakitzen ere ari naiz.
Oraindik bide luzea falta da amaitzeko baina garrantzitsuak pausoak dira, aurrera pausoak. Irakaskuntza aldatu edo hobetu nahi badugu, hasteko, ni eraiki behar naiz, zara, gara..... lan gogorra dut, duzu, dugu.... denen artean egin beharrekoa, denen artean landu beharrekoa, denen artean eraiki beharrekoa. Uretan zulo bat egitea bezala dirudi, oso zaila, nekez egin daitekena; baina ez ezinezkoa.

Aupa Idoia, paper-zorroan idazte haste komenigarria litzateke. Nik jarraipena egin nahiko nuke, baina zuen laguntza behar dut, nondik nora zoazten ezagutu. Besteen blogak irakurri, ziur gauza asko duzula kontatzeko. Animo!!
ResponderEliminar