Ondo ikasteko behar diren baldintzak.
Gai hau oso konplexua iruditzen zait, pertsona bakoitzaren arabera beharrak aldatu daitezke, baita ikasgai edo proiektu bakoitzean ere. Dena den, niretzako garrantzitsuak diren baldintzak aipatuko ditut.
Hasteko, ikaslearen gogoak, motibazioa edo ikastearen zergaitia garrantzitsua da, zein den bere helburua. Ikaslearen helburua ikastaroa ateratzea bada eta barne motibazioa badu, gaindituko du, irakaslea, metodologia, materiala.... egokiak ez badira ere.
Ikastetxe edo ikasgaien inguruan, garrantzitsuena, metodologia dela uste dut. Ikasgaiari zentzua ematea eta ikasitakoa erabilgarria izatea ikasten zauden bitartean, ez ikasketak amaitu eta lanean zaudenean. Bestalde, irakaslea ere garrantzitsua izan ohi da, ikasgaiarekiko interesa piztu edo lurperatu dezake, irakasle on batekin, gogoz ikasten da eta ikasgaiaz gozatzen duzu, irakasle txarrarekiko komentarioa ere badakigu, desmotibazioa bultzatu. Irakasleaz gain, gelako giroak ere asko egiten du, giro ona eta elkar lana dagoenean askoz hobe funtzionatzen dugu.
Azkenik, ikastetxeak, egin beharreko ikasketentzako materiala egokia badu, askoz hobe. Eskola asko eguneratu beharko lirateke, tegnologia berrietan batez ere, mundua, ziztu bizian doan bitartean, irakaskuntza, barraskiloaren abiaduran doa, motel, geldi, zaharkituaa, nekatua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario